Programa eta jarduerak
HIGAko bost egunen barruan, parte-hartzaileek hizkuntzen berreskurapena, gazteen aktibismoa eta nazioarteko sareak sortzeari buruzko tailer, hitzaldi eta mahai-ingurutan parte hartu ahal izango dute. Hona hemen azpimarratuko diren gaien batzuk:
🎭 Artearen bidezko hizkuntza-biziberritzea
📲 Teknologiak hizkuntza gutxituengan duen eragina
🌐 HIGA osteko proiektu partekatuen sorrera
📣 Laster: HIGA 2025 edizioaren programaren xehetasunak argitaratuko ditugu. Dena den, ideia bat izan dezazuen, hementxe duzue iazko programa :
1. EGUNA
Astelehena 17
Ongietorria eta aurkezpenak
Lehenengo egunean HIGAri hasiera emango zaio, lehenik eta behin HIGA errealitate izan dadin lagundu duten erakundeetako batzuen ordezkarien hitzak entzunez, eta, ondoren, elkar ezagutzeko hainbat dinamika eginez.
Musika: Plouz&Foen taldearen kontzertua (Breizh)
2. EGUNA
Asteartea 18
Gazteen hizkuntza-aktibismoaren panorama
Jardunaldi honetan hizkuntza-aktibismoaren ondorioak aztertuko ditugu. Ahotsa emango diegu hainbat ekintzaileri, haien esperientziei eta aktibismoak beraien bizitza pertsonal nahiz profesionalean dituen ondorioei. Hautatutako aktibisten mahai-inguruaren ostean, Gemma Sanginés psikologoak tailer bat eskainiko digu hizkuntzen aldeko lan honek gure bizitzetan eta gure osasun mentalean dituen ondorioak kudeatzen laguntzeko. Jardunaldi honetan parte-hartzaile guztien esperientziei garrantzia emango zaie hitzaldi eta tailer bakoitzaren amaieran euren parte-hartzeen bidez.
[9:00] Ekintzaile gazteen ibilbideen eta proiektuen panorama -
Gune honetan, hainbat gaztek beraien hizkuntza-aktibismoarekin lotutako proiektuak eta ibilbideak aurkeztuko dituzte.
> B. Jusué (Gazte Euskaltzaleen Sarea), A. Ruiz de Angulo (Zeinu Kaxa, Gasteiz), M. Miret, F. U. Igwe
[10:00] Hizkuntza-aktibismoaren eta horrek bizitza pertsonalean eta profesionalean dituen inplikazioen inguruko esperientziak -
Mahai-inguru honetan aurreko gazte aktibistak bilduko dira berriro, euren ibilbideek arlo pertsonalean zein profesionalean dituzten ondorioak partekatzeko eta honen gaineko balantzeak egiteko.
> B. Jusué (Gazte Euskaltzaleen Sarea), A. Ruiz de Angulo (Zeinu Kaxa, Gasteiz), M. Miret, F. U. Igwe
[11:30] Aktibismo linguistikoaren inplikazioak kudeatzen ikasiz -
Tailer hau aktibista linguistikoei aholkuak eta tresnak eskaintzeko pentsatuta dago, osasun mentalean arreta berezia jarriz. Gemma Sanginés psikologo ospetsuak gidatuko du, urte askoan mota honetako nahiz beste mota batzuetako tailerren sortzaile eta sustatzailea izan denak, hala nola asertibitate linguistikoari buruzko tailerrena (TELP).
> G.Sanginés
Arratsaldeak uztailaren 18tik 20ra - Proiektuak sortzeko espazioa -
Espazio honetan HIGAko parte-hartzaileek hainbat proiekturen diseinuan eta sorkuntzan parte hartuko dute, HIGAko antolakuntzak edo parte-hartzaileek beraiek proposatuak izan. Proiektuak 3 egunetan egingo dira eta azken eguneko goizean aurkeztuko dira, 21ean.
> Jarraibideak Porrotx eta Bizipozak emanda
Mikro irekia prestatzeko tailerra, nahi duenarentzat / Atsedenaldia
Musika: Mikro irekia
3. EGUNA
Asteazkena 19
Intersekzionalitatea eta periferiak hizkuntza-aktibismoan
Jardunaldi hau hizkuntza-aktibismoaren eta beste aktibismo batzuen arteko intersekzioei buruzkoa da: feminismoa, LGTBIQ+ aktibismoa edo antirrazismoa, besteak beste. Lehenengo jardunaldiaren lekukoa hartuta, prestatutako bi hitzaldiek eta tailerrak hizkuntza-aktibismoarekin lotutako periferiak aztertuko dituzte, gure aktibismo-modu guztietan barneratzeko asmoz. Hizkuntza-aktibismoaren, aktibismo feministaren eta LGTBIQ+ren aktibismoaren parte diren pertsonek emango dituzte hitzaldiak, eta tailerra Prollema (Projecte Llengua Materna-ren akronimoa) proiektuaren gidaritzapean izango da, zeinak gazte migratzaileei ondare-hizkuntzen bidez laguntzen dien.
[9:00] Hizkuntza biziberritzea feminismotik eta intersekzionalitatetik-
Hitzaldi honetan, Lorea Agirrek, feminismoaren eta hizkuntza-aktibismoaren arteko elkargunean aditua denak, hizkuntza aktibismo intersekzionala besarkatzeko gakoak emango dizkigu.
> L. Agirre
[10:00] Sexu-aniztasuna eta hizkuntza-aktibismoa -
Aurreko hitzaldiaren gaiari jarraiki, mahai-inguru honetan ekintzaile gazteen esperientziak eta praktikak entzungo ditugu, zeintzuek aldarrikapen feministak eta LGTBIQ+ aldarrikapenak hizkuntza auziarekin lotzen dituzten.
> J. Fernández, T. Fum Dökter, A. Ghosh
[11:30] Ibilbide linguistikoak eta ondare-hizkuntzak: Autobiografia linguistikoen tailerra -
Tailer hau Prollema proiektuak (Projecte Llengua Materna, Catalunya) dinamizatzen du, zeinak gazte migratzaileei beren ama-hizkuntzak irakatsi ahal izateko espazio bat eskaintzen dien. Proiektua aurkezteaz gain, Prollemako gazteek autobiografia linguistikoen tailer bat dinamizatuko dute. Bertan, parte-hartzaile guztiek euren hizkuntza-ibilbideei buruz hausnartu eta idatziko dute beren hizkuntzetan.
> C. Benlemchkraf, A. Zahraoui, M. Moussa PROLLEMA
Arratsaldeak uztailaren 18tik 20ra Proiektuak sortzeko espazioa -
Espazio honetan HIGAko parte-hartzaileek hainbat proiekturen diseinuan eta sorkuntzan parte hartuko dute, HIGAko antolakuntzak edo parte-hartzaileek beraiek proposatuak izan. Proiektuak 3 egunetan egingo dira eta azken eguneko goizean aurkeztuko dira, 21ean.
Salburuako parke naturalera bisita
Dantza: Dantza Plazan / Azido Folkloriko
4. EGUNA
Osteguna 20
Hizkuntza aktibismorako komunikazio eta teknologia tresnak
Hirugarren eta azken jardunaldia gaur egungo gizartean funtsezkoak diren bi alderdiri lotutakoa da, hizkuntza gutxituen etorkizuna zehaztuko dutenak: teknologia eta komunikazioa. Ikus-entzunezko komunikazioan jarriko dugu arreta, plataforma handi batzuetan sortzen dituzten edukiengatik ezagunak diren aktibisa batzuei hitza emanez. Jardunaldia amaitzeko, bi fasetako tailerra egingo da, Munduko Hizkuntza Ondarearen UNESCO Katedraren eskutik. Tailer horretan, HIGAko partaideek ipuin tradizional batzuk itzuliko dituzte euren hizkuntzetan, sarean partekatuko diren marrazki bizidun batzuk sortu ahal izateko.
[9:00] Hizkuntza biziberritzea komunikabideen eta sare sozialen bidez -
Mahai-inguru honetan hainbat ekintzaile gazte bilduko dira, beren hizkuntzak ikus-entzunezko plataformetan biziberritzeko eta zabaltzeko proiektuengatik ezagunak direnak. Bertan, teknologiak eta komunikazioak hizkuntza gutxituak biziberritzeko eta normalizatzeko duten zeregina eztabaidatuko da.
> S. Cebolla, G. Pelhisson, H. Martínez
[10:00] Nola itzuli marrazki bizidunak hizkuntza gutxituetara? -
Tailer honetan testuak itzultzeko eta gure hizkuntzetara bikoizteko jarraitu beharreko urratsak azalduko ditugu, Munduko Hizkuntza Ondarearen Unesco Katedrak hasitako proiektu batekin bat egiteko helburuarekin.
> Sustatzailea: Munduko Hizkuntza Ondarearen Unesco katedra (MHOUK), bideratzailea: A. Murua (Binahi Akademy)
[11:30] Una Mà de Contes 'lanaren itzulpena eta grabazioa -
Tailerraren bigarren zatian ipuin tradizionaletan oinarritutako marrazki bizidunak bikoiztuko dira, hizkuntza gutxituetan dagoen edukia handitzen laguntzeko. Salburuako parke naturalera bisita
> Munduko Hizkuntza Ondarearen Unesco Katedra (MHOUK)
Arratsaldeak uztailaren 18tik 20ra Proiektuak sortzeko espazioa -
Espazio honetan HIGAko parte-hartzaileek hainbat proiekturen diseinuan eta sorkuntzan parte hartuko dute, HIGAko antolakuntzak edo parte-hartzaileek beraiek proposatuak izan. Proiektuak 3 egunetan egingo dira eta azken eguneko goizean aurkeztuko dira, 21ean.
Proiektuen sorkuntza lanak amaitu edo atsedenaldia
Musika: Duo Otxo (Okzitania-Euskal Herria) eta DJ Rosa Mari (Euskal Herria) taldeen kontzertuak
5. EGUNA
Ostirala 21
Hurrengora arte!
Azken eguneko helburua HIGA modu erlaxatuan biribiltzea da, sortu diren proiektuak aurkeztuz, egungo edizioaren gakoak partekatuz eta modu beroan agurtuz.
GOIZEAN FORMAKUNTZA
9:00 - 11:00
Goizeko saioek, hitzaldi eta mahai-inguru formatua izango dute eta EHUko udako eskolaren prestakuntza-programa baten baitan antolatuta zein ziurtatuta daude.
LANTEGIAK BAZKALAURRETIK ETA OSTEAN
11:30-13:00 eta 15:00-16:30
Hiztun gazteen arteko elkarlana eta ekintzailetasuna sustatzera bideratutako lantegiak dinamizatuko dira.
OTORDUAK eta ATERPEA
Elkarrekin egingo ditugu otorduak eta aterpe batean lo egiteko aukera egongo da. HIGA kideek ez dute ordaindu behar izango.
AISIA ETA KULTURA
Arratsaldero
Hartu-emana eta elkar ezagutza esparru informalago batean ehuntzeko aisi-ekintza ezberdinak programatuta daude: kontzertuak, proiekzioak, irteera kulturalak etab.
Hizlariak
Hitzaldiak
Ainhoa Ruiz de Angulo. Gasteiz, 1988. Gizarte Langintza ikasi zuen Gasteizen eta gaur egun autonomoa da. Zeinu Kaxa zeinu hizkuntza akademia sortu zuen orain hiru urte, Cristina Campo lagun eta lankidearekin batera zeinu hizkuntza irakasteko, gizartea sentsibilizatzeko, eta bi emakume gazte eta gor enpresa bat sortzeko gai direla erakusteko. ASPASOR Elkartea izan du bigarren etxe, eta han ere aritzen da borondatezko lanetan.
Ainhoa Ruiz de Angulo
Beñat Jusue, 25 urteko Tuteratarra. Tabernaria eta lasaitasun osoz lan harremanak ikasten nabil NUPen. Tuterako gazte asanbladan hasi nintzen militatzen eta euskararen aldeko lehenego ekimenak antolatzen. Geroztik antolakunde eta proiektu ezberdinetan murgilduta, adibidez, NUPeko euskara taldean ibili nintzen, Union tuterako hastapenetan, Ernai gazte antolakundean eta Gazte euskaltzaleen sarean.
Beñat Jusue
Marionak filologia eta nazioarteko harremanak ikasi zituen, eta, gaur egun, hizkuntza-biziberritze lanetan dihardu. Urte batzuk eman zituen atzerrian, boluntariotzan zein bestelako lanetan, eta, hain zuzen ere, Sardinian bizi izan zuen lehen pertsonan zer den hizkuntza baten desagerpenari aurre egin behar izatea. Bizipen horrek barrenak astindu zizkion eta, harrezkero, Europako hizkuntza gutxituek Marionaren interes osoa bereganatu dute. 2020az geroztik Piamonteko (Italia) mendietako haranetan okzitaniera sustatzen duen Chambra de Òc elkartean kolaboratzen du nazioarteko misioaren ordezkari gisa. Halaber, Arango haraneko okzitanieran espezializatutako itzultzailea ere bada.
Mariona Miret
Lorea Agirre Dorronsoro kazetari lanbidez, Jakin pentsamendu aldizkarian zuzendari, antropologo bokazioz eta kulturzale bitalki. Argia, Euskaldunon Egunkaria, Berria, Mondragon Unibertsitatea, EHU eta beste izan ditu lanleku. Hizkuntzaren, generoaren, identitatearen, komunitatearen eta eraldaketa politikoaren arteko elkarguneak ditu aztergai. ‘Trikua esnatu da. Euskaratik feminismora eta feminismotik euskarara’ (2019) liburua idatzi duen azkena da.
Lorea Agirre
June Fernandez Casete kazetari eta eragile feminista kuirra da. Pikara Magazine aldizkaria sortu zuen 2010an, eta horren koordinazio taldean aritu zen hamar urtez. AMUGE euskal emakume ijitoen elkartean lan egiten du egun eta, Pikaraz gain, ARGIA eta Ttap aldizkarietan kolaboratzen du gehien bat. Euskara eta sexu-genero disidentzia ardatz dituen bi proiektu sustatu ditu azken urteotan, biak Zinegoak elkartea eta Histeria Kolektiboaren babesarekin. Alde batetik, "Nola esan/izan bollera euskaraz" Amaia Alvarez Uriarekin elkarlanean; Txalapartarekin atera berri dute horretan oinarritutako liburua, Mariokerrak. Bestetik, BiZi- Bisexualitatea eta Euskal Komunitatea, Oli Artola Apeztegiarekin batera. Bilboko BIRA kulturgunean abiarazi ditu ere hainbat proiektu feminista euskaltzale: Berbalagun feminista, Urdin Elektrikoa (euskal plazandreei elkarrizketak publikoarekin) eta Señora Bertso Eskola.
June Fernandez
Tymoteusz Król (wym. Tiöma fum Dökter) irakasle laguntzailea da Poloniako Zientzia Akademiako Ikasketa Eslaviarren Institutuan, baita Wymysorys hizkuntzaren biziberritzean diharduen aktibista ere. Biziki interesatzen zaizkio hizkuntzen dokumentazioa eta biziberritzea, soziolinguistika, folklorea ikertzea eta diskurtso nazionalista zein homofoboak aztertzea. Hona bere doktore tesiaren izenburua: "Mendiak, muinoak, babes gaitzazue. Wilamowicetarren memorien analisia, gerraosteko Volksliste eta jazarpenei buruz ".
Tiöma fum Dökter
Anando Ghosh (heritage language: Angika) originally trained in linguistics from SOAS, University of London followed by a degree in clinical psychology from India. They work with the Endangered Languages Project (ELP) researching the linkages between language revitalization and mental health among speakers of minority languages. They are an incoming PhD candidate in Medical Anthropology at the University College London (UCL), UK.
Anando Ghosh
Mahai-inguruak
Silvia Cebolla
Silvia Cebolla Zaragozan sortu zen duela 38 urte eta aragoiera hizkuntzaren sustatzailea da. "Charrín-Charrán" deitzen da Aragoi TVn, hau da Aragoiko telebista publikoan, aragoieraz sortutako lehen saioa eta Silvida du aurkezle zein zuzendari. Halaber, lan izugarria egiten du aragoiera bere sare sozialetan sustatzeko, eta horretarako edukia sortzen du bai aragoieraz, baita aragoierari buruz ere.
Gabrièu Pelisson naiz. Nizan jaio nintzen duela 24 urte eta okzitaniera hiztuna naiz. Hizkuntza erromantzea da okzitaniera eta lau herrialdetan hitz egiten da: Frantzian, Espainian, Italian eta Monakon. Nire familiak okzitanieraren Niçard dialektoan hitz egiten zuen. Aldaera hori Proventzan hitz egiten den okzitanieraren antzekoa da, baina niçard-ak piamonteraren eta italieraren eragina ere badauka. Okzitaniar peto-petoa sentitu arren, frantsesez hitz egiten zuen familia batean hazi nintzen eta, beraz, berriro ikasi behar izan nuen nire hizkuntza, nire hizkuntzatzat baineukan okzitaniera. Oso harro nago elebiduna izateaz, eta ez dut inoiz galtzen nire hizkuntza erabiltzeko edo jendearekin partekatzeko aukera. Zientzia politikoetako ikasketak amaitu ondoren, ingurumena babesteko politiken aholkulari bihurtu nintzen. Orain youtuberra naiz eta "Parpalhon Blau" izeneko kanal bat daukat. Nire helburu nagusia hizkuntza gizarteratzea da, alegia eguneroko bizitzako arlo guztietan erakustea. Gustatzen zaidan guztiaz hitz egiten dut, beti okzitanieraz.
Gabrièu Pelhisson
Franca Umasoye Igwe
Umasoye publizista digitala da, eta hizkuntza indigenen eta kultur jasangarritasunaren defendatzailea. Nigeriako unibertsitate batean ikasle zen garaian izandako esperientzia pertsonalak piztu zion hizkuntza-aktibismoarekiko interesa. Izan ere, Ekpeye-ko ikaskide batekin komunikatzen saiatu zen eta ez zuen lortu ikaskide hori ez zelako gai Ekpeye hizkuntzan hitz egiteko.
Hector Martínez
Hector Josue Martinez Flores Salvadorreko gazte nahua da, aktibista digitala eta El Salvadorren nahuat hizkuntzan eta identitate kulturalean espezializatutako 70 irakasleetako bat. 2019an, "Timumachtikan Nawat" proiektu digitala sortu zuen, El Salvadorreko nahuat hizkuntzako liburutegi birtualik handiena, helburu nagusitzat duena El Salvadorren bizirik dagoen azken hizkuntza indigena, alegia nahuata, dokumentatzea, ikusaraztea eta biziberritzea. Izan ere, bertako nahuatak 200 hiztun baino gutxiago ditu. Martinezek, komunitateko zaharren eskutik, beste iturri batean ez dagoen nhuatari buruzko informazioa dokumentatzea lortu du. Gainera, komunitateko nahua hiztun zahar eta berrientzat baliagarriak diren neologismoak landu eta dokumentatu ditu. Trailerrak eta pelikula ospetsuen eszenak ere bikoiztu ditu. Timumachtikan Nawat-en sareetan nahuat klaseak eskaintzen dituzten bideoak aurki daitezke, hizkuntza sistematikoki ikasteko. Gainera, "Ne Ichan Safoura" eskola birtualaren sortzailea eta maisua ere bada Héctor, eta 2021etik ari da bertan lanean. Halaber, laster argitaratuko du, Santo Domingo de Guzmanen dagoen nahuat hiztunik zaharrenarekin batera, El Salvadorreko nahuatezko Lehen Hiztegia. Hectorren lana hainbat erakundek aitortu dute nazioartean, eta bekak ere jaso ditu bere lana aitortzeko.
Tailerrak
Ane Murua (Idiazabal, 1995) ikus-entzunezko komunikazioan graduatua da. 2017tik Binahi Akademy-n bikoizketa ikasketak jaso ditu. Gaur egun, bertan, bikoizketa musikaleko ikaslea da. Duela bi urtetatik, profesionalki bikoizketan egiten du lan; batez ere, etb1 eta etb3-ko edukietarako eta plataformetarako (Netflix eta Amazon Prime Video).
Ane Murua
Gemma Sanginés Sáiz (Bilbo, 1970). Esku-hartze terapeutikoan, kirolean eta hizkuntza gutxituetako hiztunen hizkuntza-ohituretan espezializatutako psikologoa da. 2003. urteaz geroztik, espazio linguistiko pertsonalerako tailerra (TELP) ematen du, eta dagoeneko 200 edizio baino gehiago bideratu ditu, bai katalanez hitz egiten den lurraldean, bai Euskal Herrian. Asmoz Fundazioko HIZNET Hizkuntza Plangintzako graduondoko irakaslea izan da (2013-2021) eta Valentziako Revisalud Klinikako psikologoa (2005-2023). Euskara irakasle jardun du EAEko HEOetan eta 2020tik gaur egun arte horretan dihartu Valentzian. Argitalpenei dagokienez, "Sortir de l’armari lingüístic: una guia de conducta per a viure en català" (Hizkuntzaren armairutik ateratzen: katalanez bizitzeko jokabide-gida bat) liburuaren egilekidea eta Karmelo Ayestaren "Goza Daiteke Gehiago" itzuli du katalanera (Disfrude de la lengua, 2015).
© Isabelle Miquelestorena
Gemma Sanginés
Darija haurtzarotik nire lehen familiarekin (ama eta aita) ikasi nuen hizkuntza da, eta denborarekin, nire ingurunearekin, hau da, hizkuntza berean hitz egiten zidaten pertsonekin (Darija). Nire trebetasunak areagotu egin ziren, batetik, haurrekin jolastuz (familiakoak eta auzokoak) eta, bestetik, eskolan. Nire bigarren hizkuntza arabiera klasikoa izan zen, lehen hezkuntzan ikasi nuena, eta, gero, frantsesa ikasten hasi nintzen batxilergoko mailara arte. Hala ere, nire hizkuntza gogokoena ingelesa da, telebistaren eta lagunekin izandako elkarrizketen bidez ikasi nuena, Espainiara bizitzera etorri nintzenean. Gaztelania ikasi nuen hemengo jendearekin integratzeko, eta haiekin komunikatzeko. Azkenik, esan beharra dago katalana oso hizkuntza garrantzitsua dela nire hemengo ikasketetarako.
Chaimae Benlemchkraf
Ayoub Zahraoui dut izena, 23 urte ditut eta Marokokoa naiz, baina 4 urte eta 8 hilabete daramatzat Espainian. Goi mailako ikasketak egiten hasi naiz. Lehenik, aisialdiko begirale ikastaro bat egin nuen, eta, gero, lorezaintzako ikastaro bat. Gero, erdi mailako zikloetarako sarbide-proba bat egin nuen, eta orain gehien gustatzen zaidana egiten ari naiz: informatikako erdi mailako ziklo bat. Horretaz gain, atzerriko hizkuntzekin lotutako proiektu bat koordinatzen ari naiz. Proiektuak "Problema" du izena, eta funtsean ikastaroak eskaintzen ditu: gazte batek bere ama-hizkuntza (oinarrizko maila) irakats diezaieke bertako pertsonei.
Ayoub Zahraoui
Mamadou Mussa
Moussa senegaldarra da. Ingeles filologia ikasi zuen Dakarreko Chieckh Anta Diop Unibertsitatean. Prollema proiektuan parte hartu du eta fula hizkuntzan idatzi eta argitaratu ahal izan du bere liburua.